golpe de ariete
- 1. Fis.
Sistema hidrauliko batean likidoaren fluxua bat-batean gelditzean sortzen den gainpresioa. Balbula bat edo txorrota bat oso azkar ixtean gertatu ohi da.
- eu ahari-kolpe
- en water hammer
- fr coup de bélier
- 1. Fis.
- Sistema hidrauliko batean likidoaren fluxua bat-batean gelditzean sortzen den gainpresioa. Balbula bat edo txorrota bat oso azkar ixtean gertatu ohi da.
Ahari-kolpea Edit
Egilea: Joxemi Campillo Robles
Ahari-kolpea likidoen elastikotasunagatik gertatzen da. Atzetik datozen partikulek bultzatu egiten dute gelditu den masa, eta konprimitu egiten dute. Sortutako gainpresioa hodiaren ohiko presioa baino 60-100 aldiz handiagoa izatera irits daiteke. Horren ondorioz, hodia edo bertan dauden elementuak apurtu edo kaltetu daitezke.
Ahari-kolpea, nagusiki, bi faktoreren araberakoa da. Batetik, hodiaren luzerarekiko proportzionala da; bestetik, ixte-denborarekiko alderantziz proportzionala. Hau da, ixte-denbora zenbat eta laburragoa izan, ahari-kolpea hainbat eta indartsuagoa izango da.